
2008-05-16 | 16:56:23
Salbatoretako konpartsa
Ez dute sexu bereko bikoterik onartzen
Herritarra
Ez dute sexu bereko bikoterik onartzen
Getariako Salbatore jaietan bi urtean behin konpartsa herrikoia egiten da, eta normalean dantza ezberdinak egiten dira; kabareta, mexikarrak, country-a... eta aurten Andaluziako dantza egiteko asmoa dago. Baina beti ere bikoteka eman behar izaten da izena. Kontua da, askotan mutila aurkitzeko arazoak egoten direla, ez dagoelako mutil asko dantzan ateratzeko prest, baina neska nahikoa badago, zergaitik ezin dute bi neskek bikote moduan eman izena? Azken finean herrikoia bada, berdin du bikotea sexu berekoa izan edo ez, bietako batek mutilarena egingo luke. Azkenean akademietatik etorritako jendea sartzen da taldean, eta herrian, dantza ikasteko prest eta konpartsan ateratzeko irrikaz dagoen hainbat neska kanpoan geratzen da! Bikotea bi lagunek osatzen dute, kondiziorik gabe.
Beste herritarra | 2008-05-17
Zergaitik ez hemendik parte hartu nahi duten mutil guztiei galdera luzatu????
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Urola-kostako Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.