
Herri Jaiak izango dira asteburuko jaun eta jabe
Jaiak Kultura, kirola eta gastronomiarekin lotutako hainbat ekimenekin osatu du Udalak asteburuko egitarau zabala
irene elorzA
Goitibehera erakustaldiarekin hasiko dira, gaur, Herri Jaiak. Jai giroa nagusi izango da bi egunez, kirola, kultura eta gastronomiarekin lotutako ekimenei esker.
Plazan bilduko dira asteburuko ekimen gehienak. Gaur gauean, Nancys Rubias madrildarren kontzertua entzuteko aukera izango da eta, bihar, azoka, dastaketa eta musikaren txanda etorriko da.
############
egitaraua
Bi eguneko egitaraua prestatu du Udalak 2007ko Herri Jaietarako.
Maiatzak 17, gaur
11:00etatik 13:30era. Aitzan, Goitibeherak, bikoteka.
16:00etatik 19:30era. Jesus
Dohatsuaren Plazan (eliz atarian), 3x3 areto futbol txapelketa.
18:00etan. Trenbidearen Zumardiko belardian, 680 kiloko Sokatira Txapelketa: Getxo-Gaztedi-Goierri-Areso eta Mutriku .
23:00etan. Herriko Enparantzan, Nancys Rubias taldearen kontzertua.
Maiatzak 18, bihar
Goizean zehar. Ikurriñaren Plazan, txahala erretzen ariko dira. Herriko Enparantzan, baserriko produktuen azoka berezia. Iraurgi Abesbatza eta Zumaiako San Pedro Abesbatza kalean zehar ibiliko dira abesten. Goiko Losan, Haur Parkea.
09:00etatik aurrera. Trenbidearen Zumardian, Txori Abeslarien Lehiaketa.
12:00etatik aurrera. Txahal errea eta sagardo dastaketa.
13:00etan. Kontzejupean,
Bizkargi Musika Eskolaren IX.
Taldez Talde emanaldia, Banda Txikiarekin eta Saxofoi Taldearekin.
############
Ikuskizuna
Uda Giroan
AZKOITIA, Balda Plazan - 2008-07-26
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.