
Helduen Eskola Publikoko aurrematrikula zabalik
azkoitia Azkoitiko HHI Helduen Eskola Publikoan 2008-2009 ikasturtean aurrematrikula egiteko epea zabalik dago maiatzaren 28a arte. Bertan Bigarren Hezkuntzako Graduatua ateratzeko aukera dago, baita oinarrizko formazioa, hizkuntzak eta teknologia berriak ikastekoa ere. Horretaz gain, atzerritarrentzat euskara eta gaztelania ikasteko programak, oinarrizko kultura programak eta alfabetatze programak ere eskaintzen dira. Goi mailako ikasketetarako sarbide probak prestatzeko ikastaroak ere badaude: unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzat ikastaroa eta goi mailako heziketa zikloetarako ikastaroa. Edozeinetan izena emateko ezinbestekoa da 18 urte beteta izatea. Taldeak sortuz gero, klaseak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.
Ikuskizuna
Uda Giroan
AZKOITIA, Balda Plazan - 2008-07-26
Dantza
Nazioarteko VIII. Folklore jaialdia
AZKOITIA, Balda Plaza - 2008-07-27
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.