
Uretako sorosle ikastaroa antolatu du Azkoitiko Gurutze Gorriak
Gizartea ðð Izena emateko aukera bihar zabalduko dute, ekainaren 14a bitartean, 60 euroren truke
i. elorzA
Gurutze Gorriak uretako sorosle izateko ikastaroa antolatu du. Bihar hasi eta eta ekainaren 14ra arte egingo dute ikastaroa, Azkoitiko Gurutze Gorriaren egoitzan eta Zubiaurre kiroldegiko igerilekuan.
Astean bi egunetan egingo dituzte saioak: larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara; igandetan, berriz, goizez izango dira saioak, 09:00etatik 13:00etara bitartean.
Metodologiari dagokionean, «parte hartzekoa izango da, talde dinamikak eta praktikek osatutakoa», adierazi dute antolatzaileek.
Edukiak eta parte-hartzea
Ikastaroak hainbat helburu du: larrialdi kasuetan, larrialdi zerbitzuak ohartarazteko gai izatea, eta laguntzea; uretako istripuetan zein larrialdietan, biktimen eta ingurukoen erreakzioak ezagutzea; sorospen eta salbamenduko oinarrizko ezagutza eskuratzea; larrialdietan eta erreskateetan erabiltzen den materiala ezagutzea; eta erabilpenari buruzko ezagupenak eskaintzea.
Interesatuek, azkoitia@gurutzegorria.org helbidera idatzi edota honako telefonoetara deitu dezake izena emateko: 607 512561 (Ainara), 607 512538 (Aitor), 670 414287 (Ibon), bihar hasi eta ekainaren 14a bitartean. Parte-hartzaileek 16 urte baino gehiago izan behar dituzte, eta lehen sorospen ikastaroa egina eduki. Gainera, igerian braza estiloa menderatu behar dute, 15 metro arnasa hartu gabe igeri egiteko gai izan, eta 5 minututan 200 metro igeri egiteko gai izan behar dute.
Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da eta %90eko asistentzia derrigorrezkoa izango da diploma lortzeko.
Erakusketa
ARTELAN 2008
AZKOITIA, Torre Zuri - 2008-06-30
Musika
Antonio Vegaren kontzertua
AZKOITIA, Herriko enparantzan - 2008-07-05
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.