Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Azkoitia
2008ko uztailak 5, Larunbata

Eztabaidak

urola-kosta

2008-02-26

Hirigintza. Zer botatzen duzu faltan zure herrian?

Zer botatzen duzu faltan zure herrian?

Jasotako mezuak:

11

2008-05-06

azkoittiarra naiz ta guztiz bat nator leheno idatzi dun andra horrekin, umintzako eztaola aterpeik esateunin, jende mordue eotea polikiroldegi goixen umikin egualdi txarra eitteunin; bestetik umiez gain gaztientzat e hutsune nabarmen bat somatzet ta ustet gazte gehixenon kontue dala. Matadeixe hor dao, ta inoiz baino bizixo daola esango nuke, nahiz ta jende bati zeoze eman hara jutik( hori norbeak gaindittu br dun zeoze dala esango nuke, behin e jun etzean toki batea juten haste zeaneko lotsaatik ai naiz), gaztetxe baten funtzixo iguel a dauke ta interesa daukena moitzea, baino matadeixe re botatzeko mehatxupin dao, portutxoko ensaiatzeko lokalak bezelaxe, horren aurrin elkargune proiektue saltzeiube gaztiei soluzixo bezela, baino ezta izengo inundik inoa re autogestionaue nere ustez, ordun horrek burruka bat eskatzeu, bakoitze emateko prest daon neurrixen baino autogestionaue dan ta asanblearismun funtzionatzeun gune bat beherrezkue jotzet nik herri hontan, ta emate ez baiube geuk ein br ko deu zeoze.(antolau, okupau...) Aisialdixe garatzeko mile modu ezberdin baitaude kontsumismo esagerau hortatik kanpoa. Geuk!

10

2008-03-12

Oriyon gaztetxia

9

Gaztetxia! | 2008-03-12

Gaztetxia!!! Gaztetxia botatze deu faltan gure herrin!!!

8

Izaro | 2008-03-12

Ba nik ez dut bereziki ezer faltan botatzen nire herrian, Zumaian.

7

Edurne | 2008-03-07

Zarautzen ganorazko merkatalgune baten falta dago. Maxi bota eta bertan merkatalgune bat egin beharko lukete, zineekin eta gazteon beharrak asetzeko moduko denda eta aisialdi aukerekin.

6

asier | 2008-03-07

Aiako Urdaneta inguruan bizi gera eta garraio publikoren baten gabezia handia sentitzen dugu. Autobus bat dago haurrentzako baina nahiz eta erdi hutsik joan bakarrik Orokieta herri eskolara dijoazenentzat da, gureak ikastolara dijoazenez ez zaigu aukera hori ematen. hortaz gain, ordu jakin batzuetan auto pila ibltzen gera Zarautzera gora eta behera, uste dut ondo aztertu ezkero posible dela garraio publiko egokiren bat asmatzea trafiko kopuru hau murrizteko, kontutan hartuta gainera etxeak eraiki nahi direla, arazo hau areagotu egingo da, baita bere ondorioak, kutsadura, istripu arriskuak.. Eskertuko nuke holako esfortzuren bat udaletxearen aldetik, bakarrik etxeak egitearekin pentsatzen ibili beharrean.

5

Nubo | 2008-03-06

Azpeitian atletismorako azpiegiturak falta direla uste dut. Azpeitia-Azkoitia artean entrenatzeko toki egokia egon daiteke, baina askotan oinezkoekin kontu handia izan behar da. Lasterkarako horrelako afizioa egonda, serieak... egiteko azpiegiturak falta dira nire ustez. Futbol zelaiak bakarrik ez dira falta direnak...

4

Unai | 2008-03-05

Zarautzek ia 25.000 biztanlerekin eta udara partean 70.000rekin, noizko multizine edota aisialdi-gune bat? Urbilera edo Donostira joatea ez da soluzioa...

3

2008-03-03

Oinezkoak eta txirrindulariak autoengandik babesteko premia larria ikusten dut. Edozein espaloi oso osorik hartzen duten autoak udaltzainen aurrean ikusten dira, edo 90 Km/h abiaduran espaloi ondoan autoak eta babesik gabe oinezkoak (Loiolako ibilbidea). Autoa bidearen jaun eta jabe egiten ari da eta bideak kolapsatzen. Hirigintzan bide gorriak eraikitzea, espaloiak babestea eta eraikitzea (Azpeitia -Urrestilla ez dago ez oinezko ez bizikletazko biderik). Oinezkoak eta txirrindulariak autoengandik babestu eta hauei bideak (espaloi eta bide gorriak)irekitzea larria dela deritzot.

2

2008-03-03

Gauza konkretu asko botatzen baditut ere faltan, orokorrean orain adibidez Azpeitian hirigintza arauetaz ari dira baina inor gutxik daki herrian zer den hori, zertaz ari diren. Eta zuzenean herritar denei eragingo die, baina inor gutxik ezagutzen du gaia. Beraz faltan botatzen dudana herritarrei ematen zaien informazio da. Kasu honetan gaia potoloa da, beraz denbora, hitzaldiak, orriak, mahainguruak, debateak… Gaia plazaratzeak lana eskatzen du,baina hirigintza zulo ilun eta ustel horretatik plazara eta argitara atera beharra sentitzen dut, udalean pisu gehien, aurrekontuetan eta eraginean pisu gehien duen gaia baita. Ustelkeriengatik tapatua izan dena, eta argitara ateratzea eskatzen duena herritarren partehartzea eta udalaren demokratizazioa lortu nahi badira.

1

2008-02-29

Nahiago det ez identifikatzea, azkoitiarra naiz eta horrelako herri txikietan denok ezagutzen gera. Bi ume ditut eta Azkoitin, eguraldi txarra dagoenean umeekin lasai egoteko lekurik ez dago, hau da aterpean eta leku segururen bat beraiek jolasteko. Bestalde, Azkoitiko herrixen zazpi frontoi direla eta eginiko montajea alde batetik, eta pilotaren seaska baldin bada Azkoitiko herrixe, hori dena oso ondo dago, baina hainbeste ume eta gaztetxo pelotan ikasteko deseatzen daudenak, nolatan ez dago inor pelotan erakusten duenik?? Ez zait iruditzen ondo, Udaletxetik hori hobeto ez antolatzea, jendea jarri pelotan erakusteko eta jende honi soldata bat jarri. Orain daudenak borondatez ari dira eta denok dakigu ze gogorra den doain lan egitea. Gazteek etorkizuna badira, zerren zain gaude!! Mila esker.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.