
2008-04-28 | 18:05:11
GIZARTEA
Azkoitiak Gipuzkoako Odol Emaile Elkartearen 'Zilarrezko Odol Tanta' saria jaso du
Urtean 1.000 biztanleko 50 odol emanaldi baino gehiago egiten dituzten udalerriei ematen diote saria
Gaur goizean Asier Aranbarrik, Azkoitiko alkateak, 'Zilarrezko Odol Tanta' jaso du Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen eskutik. Sari hau urtean mila biztanleko 50 odol emanaldi baino gehiago egiten dituzten udalerriei ematen zaie. Aurtengoan Azkoitia izan da muga hau gainditu duen herrietako bat eta Asier Aranbarrik ekitaldian eskerrak eman nahi izan dizkie odol emaile diren azkoitiar guztiei: "Harrotasunez jasotzen dut sari hau, beste behin ere, azkoitiarren elkartasun izpiritua islatzen duelako. Herritar askori esker odol emaileen bankua hazi egiten ari da eta hortan jarraitu behar dugu. Hemendik gazteak, batik bat, animatu nahiko nituzke odol emaile egin daitezen, hau baita odol emaile gutxien dituen taldea".
azkoittiar bat | 2008-04-30
oso ondo dao hori dana baņe..... AUPA AZKOITTIKO ODOL EMAILIK!!!!!
Hitzazale | 2008-04-29
Nahi beste aitzaki ipini ditzakezue: datu sentsazionalistak direla, Azpeitiko orrian egon behar dutela... Kontua da jende asko atzo HITZAren webgunera sartu zela gertakari honen berri jasotzera eta DVn bukatu zuela hemen ezer ez zutelako topatu. Egunkari normal batetan hausnarketa egiteko arrazoia izango litzateke hori.
Hitzazale | 2008-04-29
Edo nirekin edo nere kontra, ezta? Zerbaiten zalea izateak ez dakar "bai, bwana" esan behar izatea babesten duzun komunikabideak egiten duen orori. Kritikak ere entzuten jakin behar dira. Horrela azkenenean bakarrik geratuko gara/zarete. Bide batez, hitzazalea bakarrik ez, baita harpideduna ere, Berria eta Argiarekin batera.
Unai | 2008-04-29
Zu hitzazale? Hori zale arraroa! Zure lerroak irakurrita hitzazale baino gehiago antihitza zarela agerian utzi duzu. Gola nork eta diariok hitzari? "Hitzazale" zaren horrek ba al dakizu hitza zer dela eta sortu zen? Agian pentsatzen duzu Diario Vascori konpetentzia egiteko sortu zela...
beste hitzazale bat | 2008-04-29
Azpeitiko gertakaria denez normalena Azpeitiko orrian agertzea da ez? Hau da Uztarrian... Eta zertarako nahi dituzu El diariok jasotzen dituen datu zentsazionalista horiek denak? Nahi duenak irakurri dezala nahi duena baina prentsa orok ez du zertan El diario bezalakoa izan...
hitzazale | 2008-04-28
Hau da gola Diario Vasco-k HITZAri sartu diona: Azpeitian 6 haur zaurituta BMW batekin istripua izan eta gero eta HITZAn arrastorik ez eta UZTARRIAn lerro batzuk eta lau iruzkin. El Diario Vascon berriz informazio pilo bat eta 120 iruzkinetatik gora (asko eta asko euskaraz). Ea espabilatzen duzuen!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.