
2008-04-10 | 15:18:07
AZPIEGITURAK
Hilaren bukaeran hasiko dira bidegorriaren Jausoro eta Umansoro arteko zatia egiten
Hiru hilabete eta erdiz iraungu duten lanek 457.397 euroko aurrekontua dute
Hil honen bukaeran abiatuko dituzte Jausoro eta Umansoro arteko bidegorriaren zatia egiteko lanak. 300 metroko luzera izango duten tartearen obrak esleituta daude dagoeneko eta hiru hilabete eta erdi barru bukatuta egongo direla aurreikusten du Udalak. Gipuzakoako Foru Aldundiak finantziatuko ditu lanak, 457.397 euroko inbertsioa eginda. Izan ere, Azkoitiko bidegorria Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planaren baitan dago.
Obren itxitura, seinaleztapena eta argiztapen lanak egingo dituzte, Danobat lantegia zegoen tokian hasi eta Umansoro baserriaren ingururaino.
Ibilbidea «erosoa eta maldarik gabea» izango dela aurreratu dute Udal ordezkariek. «Antzinako trenbidearen ibilbidearen parte handi bati probetxua atera zaionez, tarte gehienak lauak dira, esfortzu handirik eskatzen ez dutenak, eta malda dagoen lekuan ez du inoiz %2a gainditzen.
Bidegorriaren zabalera, berriz, bi eta hiru metro artekoa izango dela eman dute jakitera, «bi bizikleta aise pasa edo gurutzatu daitezen».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.