
2008-05-13 | 16:44:40
Ekainaren 1ean egingo da Jokin Ormaetxea IV. Klasika Zikloturista
Bi ibilbide izango dira aukeran: 73 kilometroko laburra, eta 120ko luzea
Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak laugarren urtez jarraian antolatu du Azkoitiko txirrindularia zenaren oroimenezko proba, Raka Maraton Elkarteko eta Azkoitiko Triatloi Taldeko kideen laguntzarekin. Gipuzkoako Challenge-rako puntuagarria da proba. Izena emateko aukera zabalik da, internet bidez (www.euskalnet.net/jokinormaetxea). Txirrindulariek egunean bertan ere izena eman dezakete. Martitten bukatuko da lasterketa. Bertako jatetxean egingo dute lagunarteko bazkaria eta oparien zozketa.
2008-05-12 | 15:52:11
Gipuzkoako bost dantza taldek parte hartu dute 34. Dantzari Txiki Egunean
Euriak goizean festa zatartu bazuen ere, arratsaldean umeek plazan egindako erakustaldia ikusgarria izan zen
Donostiako, Errenteriako eta Oņatiko haurrek azkoitiarrekin batera ospatu zuten, igandean, 34. Dantzari Txiki Eguna. Euriak eguerdian plazan egitekoak ziren jaialdia apur bat zapuztu bazuen ere, arratsaldean dantza alardea egiteko arazorik ez zen izan. Ikusle ugari elkartu zen plazan, umeen erakustaldiaz gozatzeko.
2008-05-12 | 15:45:55
1.100 mendizalek parte hartu dute XII. Iņaki Beitia Mendi Martxan
Bi ibilbidetan banatuta, Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeetan barrena ibili ziren mendizaleak
Urtero moduan, mila lagunetik gora parte hartu zuten Iņaki Beitiaren oroimenezko mendi martxan. Ibilaldiaren zatirik handienean ateri izan zen arren, euripean ere ibili behar izan zuten parte-hartzaileek. Lokaztutako bideek apur bat zaildu zuten mendizaleen martxa. ŦParte hartu duzuen mendizale guztioi gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizueguŧ, adierazi dute Ostadar Mendi Taldeko antolatzaileek. Aurtengo mendi martxako argazkiak www.beitia.org webgunean jarriko dituzte bihar (asteartea).
2008-05-09 | 17:37:27
Jon Sudupek irabazi du bigarrenez Unamuno saria
Saiakera sariaren euskarazko atalean gailendu da azkoitiarra, Hizkuntza ados jartzeko da lanarekin
Jon Sudupek irabazi du aurtengo Miguel Unamuno Saiakera sariaren euskarazko atala, Hizkuntza ados jartzeko da lanarekin. Bilboko Udalak antolatzen duen lehiaketan bigarrenez gailendu da azkoitiarra, 2004an ere berak irabazi baitzuen, Kant eta uso arina liburuarekin. Sudupek Hizkuntza ados jartzeko da saiakeran azaltzen duenez, hizkuntzak pertsonen arteko harremanak ulertzeko eta munduaren ikuspuntu bat sortzeko beharrezko tresna dira.
2008-05-08 | 17:02:14
Bihar hasiko dira Martitte auzoko Pentekoste jaiak
Martitte jatetxeak bost eguneko egitarau zabala prestatu du
Bihar (ostirala) hasi eta datorren maiatzaren 13a bitartean, Pentekoste Jaiak ospatuko dituzte Martitte auzoan. Azkoitiko auzorik trikitizaleena, erromeria eta euskal giroan murgilduko da bost egunez. Martitte Jatetxeak Azkoitiko Udalaren laguntzarekin antolatu duen egitarau zabalean, bertsolaritza, musika, elizkizunak eta gastronomia izango dira protagonista. Igandean, Zumarragako Trikitixari egingo dioten omenaldiaz gain, Azkoitiko hainbat trikitilariren saioak entzuteko aukera izango da Martitten, hala nola, Kupela taldea edota Imuntzo eta Beloki.
2008-05-06 | 17:09:25
Maiatzaren 8tik 10era egingo dituzte Bebarruko Jardunek, Matadeixen
Esperimentaziorako hainbat proposamen ekarriko dituzte Italiatik
Behin ere baino esperimentalago dator aurtengo Bebarruko Jardunek ekimena. Jolaserako eta eraldaketarako gogoz daudenak Matadeixen dute hitzordua, bihar hasi eta larunbata bitartean. Soinua, irudia eta hainbat ikuskizun berezirekin osatu du egitaraua Matadero Ekintzak taldeak. Horretarako, Italiatik etorritako lagun talde baten laguntza izango dute. Stefano de Angelisek, Antonio Tremanik, Gabriele Serinik, Marcello Liberatok, Gianmarco Serrak eta Alex Mendizabalek sorkuntza lantzeko hainbat proposamen aurkeztuko dute Azkoitiko jaialdian.
2008-04-30 | 12:30:58
Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasle ohien festa maiatzaren 17an izango da
Meza eta lagunarteko afaria egingo dute
Orain hiru urte antolatutako ekimena berreskuratu asmoz, Floreaga Salestar Ikastexeak ikasle ohi gazteen topaketa egin nahi du datorren maiatzaren 17an. Larunbat horretarako meza eta lagunarteko afaria antolatu dute. 20:00etan izango da elizkizuna, Floreagako elizan. Ondoren, 21:00ak aldera, afaria egingo dute Joseba jatetxean. Parte hartu nahi duten ikasle ohiek, izena eman eta 20 euro ordaindu beharko dituzte, Floreaga Ikastetxeko idazkaritzan. Maiatzaren 9a arte zabalik egongo da epea. ŦParte hartzera animatzen zaituztegu, eta mezua beste ikasle ohiei jakinaraztea eskatzen dizueguŧ, adierazi dute antolatzaileek.
2008-04-29 | 17:19:12
Iņigo Aranbarriren 'Zulo bat uretan', euskarazko libururik salduena Donostiako Liburu Azokan
Zilarrezko Euskadi saria jasoko du idazle azkoitiarrak
Iņigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobela izan da aurten Donostiako Azokan euskarazko libururik salduena. Horrenbestez, Zilarrezko Euskadi saria jasoko du. Haren atzetik Joxerra Gartziaren Jendaurrean hizlari kokatu da. Nolanahi ere, liburu saltzaileak kezkatuta agertu dira, apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, Donostian egiten den azokan euskarazko gero eta liburu gutxiago saltzen direlako. Gaztelerazkoetan Carlos Ruiz Zafonen El juego del angel izan da salduena
Irteera
Parrokiara bisita gidatua
AZKOITIA, Parrokia - 2008-08-30
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.