Azkoitiak irabazi du Azpeitiaren kontrako erronka

2012/07/22
Nork

Azkoitiar lasterkariak eta txirrindulariek irabazi dute azpeitiar kirolarien kontrako erronka. Azkoitiarrrek 47:12 denboran egin zuten proba eta azpeitiarrek 47:47an. Atzo, larunbata uztailak 21, jokatu zen kirol proba. Azkoitiarren aldetik korrika Jokin Sudupe Pio eta Imanol Larrañaga Bitturi eta bizikletan Mikel Garate eta Arkaitz Arakistain aritu dira. Azpeitiarren aldetik, berriz, lasterka Xabat Manzisidor eta Garikoitz Uzkundun Aiztitxo eta bizikletan Xabier Lasa eta Garikoitz Garate Txala. Lau kilometrotako ibilbidea egin behar izan zuten, bizikletakoek bi aldiz eta lasterkariek behin. Era honetan, garai batean egiten zen proba berreskuratu nahi izan dute. Azkoitiko Plaza Berria jendez gainezka egon zen proba ari zen bitartean.

Gaurko eskaintza
argazkia
Eguzkilore osasun spa
9,00 €

deskontua

%59

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)