Astelehenean (otsailak 20) inauteriak direla eta, Azpeitik Azkoitira itzultzeko autobus zerbitzu berezia jartzea erabaki da. Azpeitiko Anbulatorioan egingo du aurrenengo geldialdia autobusak, eta Julio Urkijo bitarteko autobus geltoki guztietan geratuko da.
1:00etan, 2:00etan, 3:20an, 4:00etan eta 5:20an abiatuko da autobusa Azpeititik.
Zumaiara joateko ere jarriko dituzte autobus bereziak. 2:30ean eta 4:30ean izango dira horiek.





Kalaportu, Gari Berasaluze
Mikroipuin-labea (Josu Waliño)
Zinetogram zinekluba (Matadeixe)


Softwarea berrerabiltzeko eta irekitzeko dekretua jarriko du indarrean Eusko Jaurlaritzak laster. Hala, administrazio publikoan dauden kostu teknologikoak arrazionalizatu nahi ditu. Nagore Vega Administrazio publikorako sortutako softwarea, orain arte, itxia zen. Alegia, administrazioan bakarrik erabil zitekeen, eta kasu batzuetan, administrazioko alor batean bakarrik. Hemendik hilabete eta erdi ingurura, hori alderantziz izatea nahi du Jaurlaritzak. Dekretua aurrera ateratzea [...]