Lehiakortasuna sustatzeko doktoreak bildu ditu Loiola Berrikuntzak

Urola Erdiko hamahiru doktore elkartu ziren pasa den astean Loiola Berrikuntza Fundazioak deituta. Soslai sozio-ekonomikoa eta zientifiko-teknologikoa dute adituek. Guztiek unibertsitatean (Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, eta Mondragon Unibertsitatea), zentro teknologikoan, eta enpresa pribatuetan dihardute lanean.

Bailarako lehiakortasuna bultzatzeko bideak eraikitzea izan zuten helburu nagusia, eta elkarlanerako hainbat ekintza aurreikusi zuten. Besteak beste, zentro teknologikoen eta enpresen arteko erlazioa estutzeko eta eskualdean ekintzailetasuna bultzatzeko beharra nabarmendu zituzten.

Balorazio «oso positiboa»
Horrez gain, dinamika horrekiko partaideen balorazioa «oso positiboa» izan zela jakinarazi dute Loiola Berrikuntzatik. «Etorkizunera begira ideiak partekatzeko honelako ekimenak egiten jarraitzeko asmoa» erakutsi du fundazioak, horrekin batera. Ildo honetan, administrazio publikoek honelako ekintzak babestea ezinbestekotzat jotzen dutela ere argitu zen bileran.
«Eskualdearen lehiakortasuna areagotzeko», teknologia oinarri duen pentsamoldea bailaran zabaldu, eta «urte gutxi barru goi teknologia oinarri duen enpresaren bat sortzeko helburua» ere ezarri zuten.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berrerabili eta ireki gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaSoftwarea berrerabiltzeko eta irekitzeko dekretua jarriko du indarrean Eusko Jaurlaritzak laster. Hala, administrazio publikoan dauden kostu teknologikoak arrazionalizatu nahi ditu. Nagore Vega Administrazio publikorako sortutako softwarea, orain arte, itxia zen. Alegia, administrazioan bakarrik erabil zitekeen, eta kasu batzuetan, administrazioko alor batean bakarrik. Hemendik hilabete eta erdi ingurura, hori alderantziz izatea nahi du Jaurlaritzak. Dekretua aurrera ateratzea [...]


  • Aritz Mutiozabal-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Eztabaida intelektual bat izango dute pertsonaiek» gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Bizitzaz eta adiskidetasunaz hausnartzen duten bi artisten inguruko antzezlana da Kafe txinatarra . Alde batetik, Hektor idazlea dago. Bestetik, berriz, Julian argazkilaria. Biek bat egingo dute gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Zumaiako Aita Mari antzokian. Kandido Uranga (Zumaia, 1955) bertan izango da, bera arduratuko baita aipatutako bigarren pertsonaia antzezteaz. Gainerako kafeekin alderatuta,  zertan da ezberdina kafe txinatarra? Ez [...]


  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.