Azkoitiko Udala suteko kaltetuekin hitz egiten ari da banan-banan

Ostiral gaueko sutearen ondorioz, guztira 26 lagunek egin dute lo etxetik kanpo, eta oraindik ez dakite noiz itzuliko diren. Hogei pertsona Larramendi hotelean daude, eta beste sei, lagun eta familiakoen etxeetan. Udalak, dagoeneko hasi dela kaltetuekin biltzen jakinarazi du, gaur eskaini duten agerraldian. “Orain, egoera konpondu bitartean etxerik gabe gelditu diren azkoitiar horiei bizitoki egoki bat topatzea izango da lehentasuna” jakinarzi du Pello Bastarrika alkateak.

Goizean aditu bat ibili da eraikinak aztertzen. Atzo suhiltzaleekin bildu zirela ere jakinarazi du alkateak, eta suhiltzaileak txostena egiten ari direla jakinarazi dute. Ertzaintza ere ari da beste bat egiten. Udaleko teknikariek hirugarren bat egingo dutela ere jakinarazi du Bastarrikak, eta horien zain daude orain, nahiz eta ez dakiten noiz jasoko diren zehazki; “egun batzuetan” izango dituztela esan du.

Zubixe elkartea arropa biltzen ari da kaltetuentzako, askok soinean zeukatenarekin atera beharra izan baitute, eta herritarrei laguntza eskatu diete kideek; besteak beste, neguko arropa eta maindireak behar dituzte.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berrerabili eta ireki gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaSoftwarea berrerabiltzeko eta irekitzeko dekretua jarriko du indarrean Eusko Jaurlaritzak laster. Hala, administrazio publikoan dauden kostu teknologikoak arrazionalizatu nahi ditu. Nagore Vega Administrazio publikorako sortutako softwarea, orain arte, itxia zen. Alegia, administrazioan bakarrik erabil zitekeen, eta kasu batzuetan, administrazioko alor batean bakarrik. Hemendik hilabete eta erdi ingurura, hori alderantziz izatea nahi du Jaurlaritzak. Dekretua aurrera ateratzea [...]


  • Aritz Mutiozabal-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Eztabaida intelektual bat izango dute pertsonaiek» gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Bizitzaz eta adiskidetasunaz hausnartzen duten bi artisten inguruko antzezlana da Kafe txinatarra . Alde batetik, Hektor idazlea dago. Bestetik, berriz, Julian argazkilaria. Biek bat egingo dute gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Zumaiako Aita Mari antzokian. Kandido Uranga (Zumaia, 1955) bertan izango da, bera arduratuko baita aipatutako bigarren pertsonaia antzezteaz. Gainerako kafeekin alderatuta,  zertan da ezberdina kafe txinatarra? Ez [...]


  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]