Dagoeneko eman daiteke izena Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian lehiatzeko

XIX. Azkoitia-Azpeitia Diego Garciaren oroimenezko maratoi erdian izena emateko aukera guztiak zabaldu ditu Xeye Atletismo Taldeak. Martxoaren 31n izango da, 16:30ean, Azkoititik abiatuta. Aurten arte lasterketaren webgunean eta Kirolprobak.com atarian eman zitekeen izena probarako. Gaurtik aurrera, berriz, zenbait dendatan ere eman ahalko da izena. Ondorengoetan, hain zuzen: Azpeitian, Aradi Kirolak eta Aitzaki Kirolak dendetan; Azkoitian, Plaza Berri Sporten; Oiartzunen, Intersport-Extreme Ciclos eta Caravanas Oiarzun-en; Bilbon, Intersport-extrem dendan (Poza lizentziatua kalean). Interneten, berriz atari hauetan inskriba daiteke: www.sarralle.com eta www.kirolprobak.com.

Izena emateko 17, 20 edo 23 euro ordaindu beharko dira. Hau da, atletismoan federatuta edota lasterkari txartela dutenek edo txip horidunek 17 euro ordaindu beharko dute. Federatuta edo lasterkari karneta izan, baina txip horirik ez dutenek, edota federatu gabe egon eta txip horia dutenek, berriz, 20 euro ordaindu beharko dute. Eta gainontzekoek 23 euro ordaindu beharko dute lasterketan parte hartzeko. Dendetan izena emateko aukera martxoaren 24an amaituko da. Webguneen bidez, berriz, martxoaren 29ra arte eman ahalko da izena. Azkenengo astean inskribatzen direnek bost euro gehiago ordaindu beharko dute.

Gehienez 1.600 korrikalari
Aurten gehienez 1.600 lagunek egin ahalko dute lasterka. New Balance eta Intersport etxeen promozio bat medio, doan har daiteke parte lasterketan. Horrez gain, proban parte hartzen dutenek %20-30eko deskontuak izango dituzte Intersport Extreme dendetako New Balance markaren produktuetan.

Iaz 1.324 atletak eman zuen izena gorengo mailako probarako. Gero eta handiagoa da korrikalari «herrikoien» parte hartzea, antolatzaileen arabera, eta aurten ere halakoentzat hainbat opari izango dela aurreratu dute. «Lasterketa erakargarria egitea da gure asmoa», diote Xeye Atletismo Taldekoek. «2011 urteko estatuko maratoi erdi azkarrenetakoa izan zen Azkoitia-Azpeitia. Valentziakoa izan zen maratoi erdi azkarrena, baina lehen 12 atleten denboren batez bestekoari erreparatuz gero, gure proba izan zen azkarrena», diote antolatzaileek. Iaz gizonezkoetan Stanley Biwott-ek ezarri zuen errekorra; 60:23ko denbora eginda. Aurten ere 60 minutuko marka haustea helburu dutela helduko da atleta asko herrira. Nesken marka ere ez da makala Azkoitia-Azpeitia proban. 2007. urtean Pamela Chepchumbak ezarritako hautsi gabe dago: 1:08:57ko denbora. «Maila guztietako atletak gonbidatu ditugu Diego Garciak sortu zuen lasterketa bikain honetan parte hartzera», azaldu dute Xeyekoek.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Aritz Mutiozabal-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Eztabaida intelektual bat izango dute pertsonaiek» gunean   duela 17 segundo · Ikusi

    Koadro txikia Bizitzaz eta adiskidetasunaz hausnartzen duten bi artisten inguruko antzezlana da Kafe txinatarra . Alde batetik, Hektor idazlea dago. Bestetik, berriz, Julian argazkilaria. Biek bat egingo dute gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Zumaiako Aita Mari antzokian. Kandido Uranga (Zumaia, 1955) bertan izango da, bera arduratuko baita aipatutako bigarren pertsonaia antzezteaz. Gainerako kafeekin alderatuta,  zertan da ezberdina kafe txinatarra? Ez [...]


  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikia Herrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]