Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian izena emateko aukera denak zabaldu dituzte

2012/02/06
Nork

XIX. Azkoitia-Azpeitia Diego Garciaren oroimenezko maratoi erdian izena emateko aukera guztiak zabaldu ditu Xeye Atletismo Taldeak. Martxoaren 31n izango da, 16:30ean Azkoititik irtenda. Lehendik lasterketaren webgunean eta Kirolprobak.com-en izena emateko aukera zegoen. Gaurtik aurrera, berriz, zenbait dendatan ere eman daiteke izena. Hauek dira izena emateko tokiak: Azpeitian, Aradi kirolak eta Aitzaki Kirolak dendetan; Azkoitian, Plaza Berri Sporten; Oiartzunen, Intersport-Extreme Ciclos y Caravanas Oiarzun-en; Bilbon, Intersport-extrem dendan (Lizenciado Poza kalean). Webgune bidez izena eman nahi dutenek honako aukerak dituzte: http://www.sarralle.com/media-maraton/ eta https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=476

Izena emateko 17, 20 edota 23 euro ordaindu beharko dira. Hau da, atletismoan federatuta edota lasterkari txartela dutenek edo txip horidunek 17 euro ordaindu beharko dituzte. Federatuta edo lasterkari karneta izan, baina txip horirik ez badute edota federatu gabe egon eta txip horia dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Gainontzekoek, berriz, 23 euro ordaindu beharko dute izena ematea. Dendetan izena emateko aukera martxoaren 24a bitartean egongo da. Webguneen bidez, berriz, martxoak 29a arte eman daiteke izena. Antolatzaileek azaldu dutenez, azkenengo astean izena ematen dutenek bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte.
Aurtengo lasterketak 1.600 korrikalariko muga izango du. Aurten, New Balance eta Intersport etxeek promozio bat eskaini dute eta horri esker doan hartu daiteke parte lasterketan. Horrez gainera, proban parte hartzen dutenek %20-%30eko deskontuak dituzte Intersport extreme dendetako New Balance markako produktuetan.
Maila goreneo maratoi erdi honetan iaz 1.324 atletek eman zuten izena. Urtez urte korrikalari herrikoien parte hartzea igotzen ari da, eta aurten ere korrikalari herrikoientzako hainbat opari eta erbi-ak izango dira. “Lasterketa erakargarria egitea baita gure asmoa”, diote Xeye Atletismo Taldekoek. Antolatzaileen arabera, “2011 urteko estatuko maratoi erdi azkarrenetakoa izan zen Azkoitia-Azpeitia. Valentziakoa izan zen maratoi erdi azkarrena, baina lehen 12 atleten denboren batez bestekoa hartuz gero, gure proba izan zen azkarrena”. Iaz gizonezkoetan Stanley Biwott-ek marka berria ezarri zuen, 60:23 denbora eginda. Aurten saiakera berri bat egingo dute, eta berriro 60 minutuko marka haustera etorriko dira goi mailako hainbat atleta. Nesken marka ere ez da makala Azkoitia-Azpeitia proban: 2007. urtetik Pamela Chepchumbaren marka hautsi gabe dago, 1:08:57 denboran.”Horrela bada, maila guztietako atletei luzatzen diegu gonbidapena, Diego Garciak sortu zuen lasterketa bikain honetan parte hartzeko”, azaldu dute Xeyekoek.

Etiketak: ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Blogak

Berriketan.info [RSS]

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko bost auzi saioetan ez da frogatu hamahiru auzipetuen eta ETAren arteko loturarik zegoenik. Hala uste du, behintzat, hamahiru auzipetuen defentsak. Frogatuta geratu den egitate bakarra izan da auzipetuen lan politikoari «jazarri» dietela. Hala salatu du Jone Goirizelaia abokatuak. «Akusazioak erabili duen arrazoibideari jarraituz, ehunka euskal herritar egon beharko lirateke hemen eserita»,


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizako piramideak hiru dimentsiotan, etxetik mugitu gabe gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEdozein arrazoigatik bidaiatu ezin dutenek, euren ametsetako tokiak bisitatzeko gero eta aukera gehiago dituzte sarean. Azkeneko halako erremintetako bat Dassault Systemes Frantziako enpresak, Bostongo (AEB) Arte Ederretako museoaren laguntzarekin egin du. Interesa dutenek, Egiptoko Giza eremuko piramideak bisita ditzakete (giza3d.3ds.com/#discover). Enpresaren arabera, nahikoa da ordenagailu arrunta izatea, baina beharrezkoa da 3D monitorea.


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Koadro txikia Herrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta, Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten. Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manuela (Iritzia: Oihana Etxebarrieta) gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Manuela 33 urteko emakumea da, El Salvadorrekoa. Bere hirugarren semeaz haurdun zegoelarik, haren sendiak ospitalera eraman behar izan zuen baginako odol-isurketa gogor bat sufritu ondoren, konorterik gabe. Ospitalean, bertako langileek abortu probokatua izan balu bezala tratatu zuten Manuela hasieratik, bere buruari hori egin izan balio bezala. Ospitalera sartu bezain pronto, medikuek Manuela salatu egin zuten